Udal-probintzia
Udal-probintzia edo zuzenean kontrolatutako udalerria (txineraz 直辖市 —pinyineraz zhíxiáshì—, koreeraz 직할시, vietnameraz thành phố trực thuộc trung ương) Txinako Herri Errepublikan, Ipar Korean, Hego Korean, Txinako Errepublikan (Taiwan) eta Vietnamen udalerriek duten mailarik gorena da, probintziaren parekoa.
Txinako udal-probintziak
Gaur egun lau dira Txinako udal-probintziak: Beijing, Tianjin, Shanghai eta Chongqing
Ezaugarriak
Udal-probintziak, hiri handiak izaten dira, askotan probintzia baten azalera izaten dute (Chongqingek, adibidez, 62.500 kilometro koadro ditu). Probintziek bezala, Alderdi Komunistako ordezkaria eta gobernadorea dute, eta prefektura mailako hiri batek baino askoz ere eskumen gehiago.
Txinako udal-probintziak
Izena | Txinerazko izena | Laburdura | Azalera (km2) | Biztanleria | Udal-probintziaren banaketak |
---|---|---|---|---|---|
Běijīng | 北京 | 京 jīng | 16.808 | 14.933.274 | Zerrenda |
Chóngqìng | 重庆 | 渝 yú | 82.403 | 31.610.196 | Zerrenda |
Shànghǎi | 上海 | 沪 hù | 6.341 | 17.805.281 | Zerrenda |
Tiānjīn | 天津 | 津 jīn | 11.632 | 10.315.894 | Zerrenda |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Chongqing udaltasunari buruzko albistea.
- Datuak: Q1208802
- Multimedia: Municipalities in China / Q1208802