Ultramemia
Ultramemia | |
---|---|
Def Con Dos taldearen Rapcore | |
Argitaratze data | 1996 |
Diskoetxea | Dro East West |
Ultramemia Def Con Dos rapcore taldearen diskoa da. 1996an grabatu zuten eta Belgikako Jet Studios-en nahastu zuten. Diskoa gaztelaniaz da, baina galiziera, kataluniera eta euskarari ere lekua egin zioten: Ultramemia (en gallego), Ultramemia (en catalán) eta Ultramemia (en euskera) abestietan hurrenez hurren.
Ultramemia hitza gaztelaniazko "memo" hitzetik (lelo, ergel edo memelo euskaraz) sortu zuten. Ultramemia abestiak egungo gizarte hierarkizatu, manipulatu eta gizatasunik gabekoari kritika egiten dio.
Kantuen zerrenda
- Ultramemia
- Señores
- Que no te cojan
- Basta de nacimientos
- Doctor Tricornio
- Promiscuidad
- Trabajando para Dios
- A.M.V. (Agrupación de Mujeres Violentas)
- Menos yo
- Quemé el Liceo
- Tus monsergas
- Ultramemia (en gallego)
- Ultramemia (en catalán)
- Ultramemia (en euskera)
- Miedo a un planeta Def 96
Kanpo estekak
- Datuak: Q9091204