Ur-Kirolak

Ur Kirolak Itsas Kirol Elkartea
Ezizena Ur-Ki
Sorrera 1922
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Jose Mari De Diego
Patroia(k) Euskal Herria Oskar Rodriguez
(90. hamarkadan)
Kolorea(k)           berdea eta gorria[1]
Trainerua      Koruko Ama
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
Webgunea www.urkirolak.com

Sociedad Naútica Deportiva Ur-Kirolak (euskaraz Ur Kirolak Itsas Kirol Elkartea) Donostiako arraun talde bat da, 1922an sortua.

Historia

2007ko Kontxako Banderan.
Sakontzeko, irakurri: «Donostiako arraunketa»

1922ko urriaren 13an sortu zen Ur-Kirolak. Hasieran iola batean hasi ziren, eta luzaro aulki mugikorrari ekin zion, urte askotan Espainiako txapelketa ugarik lortuta. Esan daiteke aitzindaria izan zela Ur-Kirolak aulki mugikorreko arraunean inguru honetan, eta luzaro erreferente nagusia izan zen.

Tostako arraunketan, mota guztietako kategorietan hartu izan du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.

1982an uretaratu zuten trainerua, eta lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan, nahiz eta 1955eko Donostiako traineruak Ur-Kirolakeko arraunlariak izan zituen. Emaitzarik onena 1983an lortu zuen, bigarren izan baitzen Orioren atzetik, edizio polemiko batean.

2007an Donostiarra traineru bateratua ateratzeko hitzarmena sinatu zuen, arraun-klub berriaren partaide izanez.

2009an, Ur-Kirolakek emakumeen trainerua eratu zen, eta lehen aldiz parte hartu zuten Emakumezkoen Kontxako Banderan, lehen jardunaldian (kanporaketan).

Tostako arraunketako palmaresa

Ur-Kirolaki egindako harrera (1946).
Ur-Kirolaki egindako harrera (1946).
Ur-Kirolak taldeko Espainiako aulki mugikorreko txapelketako txapeldunak (1964)

¹ Donostiarra izateagatik automatikoki sailkatuez aparte, sailkapen estropadetan sailkatuak

Ligak

  • Bigarrena 2003an.

Gainontzeko estropadak

Handiak Zarauzko Ikurrina (0): bigarrena 1990ean.
Etxekoak Ur-Kirolak Bandera (1): 2006.
Gipuzkoan Pasai Donibaneko Saria (1): 1983.
Karmen Eguneko Bandera (1): 1992.
Trintxerpeko Bandera (2): 1993, 2002.
Orioko Federazio Ligako Bandera (1): 2003.
Bizkaian Ondarroako Bandera (1): 1989.
Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1992.
Getxoko Bandera (1): 2003.
Plentziako Bandera (1): 2003.
Santurtziko Bandera (1): 2003.
Lutxanako Bandera: 2006.
Lapurdin Miarritzeko Bandera (1): 1993.
Kantabrian Santanderko Bandera (2): 1989, 2003.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2001.
Pontejosko Bandera (2): 2001, 2002.
Galizian Vigoko Bandera (1): 1993.

Aulki mugikorreko palmaresa

Espainiako Txapelketa irabazi zuen arraun mugikorreko taldearen harrera (1964)

Ur-Kirolakek domina eta txapelketa ugari irabazi ditu bere historia luzean zehar. Adibidez, 700 dominatik gora lortu ditu aulki mugikorreko Espainiako txapelketan.[3]

Azpimarratzekoa da 1959an lorturiko balentria: urte horretan senior mailako lau kategoria nagusietan Espainiako txapelketa lortu zen: 8+, 4+, 2+ eta 1x modalitateetan[4]. Ez da ahaztu behar, bestalde, Ur-Kirolakeko 8+ ontzia aritu zela 1960ko Erromako Joko Olinpikoetan Espainiako selekzio gisa. Azkenik, azpimarratzekoa da arraunketa olinpikoan hain garrantzitsua izan zen Felix Erdozia ere klub honetatik sortua izan zela.

Garaipen nagusiak:

Antolaturiko estropadak

90. hamarkadan Urumea ibaian eta Miko babeslearen izenean Urumeako Bandera antolatu izan zuen. Estropada bitxia zen, izan ere aurretik sprint estropada joatzen baitzen parte hartzaileen artean.

Elkarteko presidenteak

Erreferentziak

  1. [1] Klubaren koloreei buruzko anekdota, Francoren garaikoa.
  2. KAE Ligaren baliokidea. Play-offean, ordea, ez zuen TKE Ligara igotzerik lortu.
  3. Espainiako txapeldun izan diren Ur-Kirolakeko arraunlarien zerrenda
  4. «1959. Los supercampeones del Ur Kirolak» Diario Vasco 2009-07-01.
  5. 1959ko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (lauko eta zortziko txapeldunak 6:45 minututik aurrera)
  6. 1960ko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (zortziko txapeldunak 7:50 minututik aurrera)
  7. 1961eko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (zortziko txapelduna 5:13 minututik aurrera)
  8. 1965eko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (skiff 5:29 minututik aurrera, zortziko txapelduna 6:12tik aurrera)

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
  • (Gaztelaniaz) "Gora Arraunak" dokumentala, Euskadiko arraunketa olinpikoari buruzko kapitulua: Ur-Kirolaki dagokion zatia 4:00 minutuan hasten da
  • (Gaztelaniaz) "Gora Arraunak" dokumentala Donostiako arraunaren historiari buruzko kapitulua, 1:30 minutuan hasten da
  • Tornozulotik (Donostiarrak arraunean) Donostiako arraunketari buruzko bloga
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2980114
  • Commonscat Multimedia: Ur-Kirolak / Q2980114

  • Wd Datuak: Q2980114
  • Commonscat Multimedia: Ur-Kirolak / Q2980114


  • i
  • e
  • a
Historia orokorra:

Arraunketa
Garaipenak:
Donostiako ontziek lortutako tituluak eta garaipenak
Klubak:
Amaikak Bat • ChimpartaDonostia ABDonostia Arraun LagunakDonostiarra • Empuje • EsperanzaFortuna • Ibaeta • Jaizkibel • Kai-aldeKiriko AKELoiolatarraTxapel Aundi • Ur-Kirolak
Arraunlari eta patroiak:
Banderak: