Ur gazikara
Ur gazikara ur geza baino disolbaturiko gatz, batez ere sodio kloruro, gehiago eta ur gazia baino gutxiago duen ura da.
Adituen ustetan, ur gazikarak litroko 0,5 eta 30 arteko gatz-gramo ditu. Lurraren ur gazikararen gehiena estuarioetan dago, ibai eta itsasoen nahasketaren ondorioz[1]. Bertako uraren gazitasuna denbora eta lekuaren arabera aldatzen da. Badaude ur gazikara duten iturburuak ere, lurzoru gaziek sortuak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q105533