Urko Olazabal
Urko Olazabal | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Muskiz |
Hezkuntza | |
Heziketa | Urretxindorra Ikastola 1999) Madrilgo Complutense Unibertsitatea Certificado de Aptitud Pedagógica (en) Euskal Herriko Unibertsitatea (1999 - 2004) lizentzia : Arte eder BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia (2004 - 2008) diplomatura : arte eszeniko, interpretazio |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Enplegatzailea(k) | BIZIE Bilboko Zine-Interpretazio Eskola |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Urko Olazabal (Bilbo, 1978) euskal aktore, zuzendari eta gidoilaria da. Zineman nahiz telebistan lanean ibili ondoren[1], ospea Iciar Bollainen Maixabel filmaren eskutik etorri zitzaion, 2021an[2]. Lan honengatik Taldeko gizonezko aktore onenaren Goya Saria jaso zuen[3].
Ibilbidea
Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi eta gero, antzezpen eta zuzendaritza esparruetan jaso zuen prestakuntza, Bizkaiko Antzerki Ikastegian (BAI). Horrezkeroztik bere ibilbide profesionala zinema nahiz telebistan jorratu du, gehienbat Euskal Herrian[4]. Aktore moduan egindako lanez gain, bi laburmetrai idatzi eta zuzendu ditu: Anujin (Medina del Campoko zinema jaialdian gidoi onenaren sariaren irabazlea[5]) eta Mithyabadi[6].
Filmografia
Aktore bezala
Zinema
Urtea | Izenburua | Zuzendaria | Pertsonaia |
---|---|---|---|
2024 | Deviant | Daniel M. Caneiro | |
2023 | Agrio | David Pérez Sañudo | Armando |
Teresa | Paula Ortiz | ||
Deadly Draw (Sorteo Mortal) | Nitya López | Nathan | |
2022 | 13 exorcismos | Jacobo Martínez | Tomás |
2021 | Maixabel | Iciar Bollain | Luis Carrasco |
2020 | Ane | David Pérez Sañudo | Irratiko deklarazioak |
2017 | Errementari | Paul Urkijo | Karlista 1 |
2016 | Ira | Jota Aronak | Iker Vélez |
Telebista
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Atal kopurua |
---|---|---|---|
2024 | Mano de Hierro | ||
2024 | Detective Touré | 6 atal | |
2023 | Reina Roja | Inspector Parra | 8 atal |
2021 | La que se avecina | atal 1 | |
2020 | Patria | Zamarreño | atal 1 |
2018 | La víctima número 8 | atal 1 | |
2006 | Goenkale | Txerrenko |
Zuzendari eta gidoilari bezala
Urtea | Filmea | Oharrak |
---|---|---|
2016 | Anujín (laburmetraia)[7] | Medina del Campoko zinema jaialdian gidoi onenaren saria |
2018 | Mithyabadi (laburmetraia) |
Sariak eta izendapenak
Urtea | Kategoria | Filmea | Emaitza |
---|---|---|---|
2021 | Taldeko gizonezko aktore onena | Maixabel | Irabazlea [8] |
Feroz Sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2021 | Zinemako bigarren mailako gizonezko aktore onena | Maixabel | Irabazlea[9] [10] |
CEC sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2022 | Bigarren mailako aktore onena | Maixabel | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2021 | Zinemako gizonezko aktore onena | Maixabel | Izendatua[11] |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urko Olazabal» lourdesnaranjo (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
- ↑ «Olazabal: "Beste gauza askoren artean lanerako proiektuak ekarri dizkit Maixabelek, orain aukeratu behar"» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ «Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sariak eskuratu dituzte 'Maixabel' pelikulan egindako lanagatik» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ «Urko Olazabal: "Hunkituta nago. Aktore izaten hainbeste urte eta paper honen harrera 'pasada' bat izan da"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
- ↑ «Medina Film Festival» medinafilmfestival.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «En un lugar de India» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
- ↑ «'Anujin' - Kulturklik» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
- ↑ Ostolaza, Paulo. «'Maixabel' filmeko aktoreek hiru Goya sari jaso dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ «Ezagutarazi dituzte 2022ko Feroz sarien izendapenak» www.zinea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
- ↑ «Urko Olazabal: "Bizitza osoko lanari dagokion saria da izendapena niretzat"» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ «'Maixabel' filma Forqué Sarietan ere izango da urtarrilean» El Correo 2021-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
Kanpo estekak
- Urko Olazabal aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q109627274
- Multimedia: Urko Olazabal / Q109627274