Vadstena
Vadstena | |
---|---|
urban area in Sweden (en) | |
Vadstenako gaztelua Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Suedia |
Konderria | Östergötland |
Izen ofiziala | Vadstena |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°26′42″N 14°53′50″E / 58.445096°N 14.897135°E / 58.445096; 14.897135 |
Azalera | 3,41 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.734 (2020ko abenduaren 31) −2 (2019) |
Metropolia | 7,394 |
Dentsitatea | 15 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Naantali eta Krāslava |
http://www.vadstena.se/ |
Vadstena Suediako hiria da, Östergötland konderrikoa. 2010ko erroldaren arabera 5.613 biztanle ditu. Herri txikia den arren "hiri" izenez ezagutzen da arrazoi historikoak direla eta.
Geografia
Vättern aintziraren ekialdeko ertzean dago.
Historia
Santa Brigida Suediakoak 1346 urtean monasterioa sortu zuen eta honen eraginari esker 1404 urtean Vadstenari "hiri estatusa" eman zioten. Aurrez 1400an Erik Pomeraniakoa Danimarka, Norvegia eta Suediako errege koroatu zuten abadian.
Stockholmeko babes estrategia barnean XVI mendean Gustavo I.a Vasak gotorleku bat eraiki zuen. Gustavo I.a bertan ezkondu zen bere hirugarren emaztearekin eta gotorlekua Vadstenako gaztelu bihurtu zuen. XVI mendean ospitale ezaguna ere eraiki zen.
Alde zaharreko eraikin gehienak XVI, XVII eta XVIII mendekoak dira, herria ez baita askorik aldatu denboran zehar. Udaletxea bera ere XV mendekoa da, Suediako zaharrena.
Ondasun nabarmenak
- Udaletxea.
- Vadstenako gaztelua.
- Vadstenako abadia.
- Alde zaharra.
- Ospitalea.
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Suedieraz)
- Datuak: Q265682
- Multimedia: Vadstena / Q265682