Vanessa Claudio

 

Vanessa Claudio

(2010)
Bizitza
JaiotzaSan Juan, 1983ko irailaren 2a (41 urte)
Herrialdea Puerto Rico
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta aurkezlea

Twitter: vzcr Instagram: vanessaclaudio Edit the value on Wikidata

Vanesa Claudio, jaiotzaz Vanessa Zayda Claudio Rodríguez (San Juan, Puerto Rico, 1983ko irailaren 2a) modeloa, aktorea, telebistako aurkezlea eta Puerto Ricoko edertasun-erregina izan zen. Mexikoko telebistan ari izaten da.[1]

Biografia

Komunikazio Zientzietako lizentziatura ikasketetan graduatu zen eta publizitatean eta harreman publikoetan espezializatu zen. Aztekar Aktoretza Prestakuntzako Ikasketa Zentroan (CEFAT) graduatu zen. 2016. urteko "La Academia de Venga la alegría" edizioa irabazi zuen.[2][3][4]

Lan ibilbidea

Edertasun-lehiaketak

Vanessak 2006. urteko Miss Intercontinental lehiaketan parte hartu zuen, 2006ko urriaren 15ean, Nassau-n (Bahamas), Puerto Ricoko ordezkari gisa. Lehiaketaren azken gauean, finalerdietan sartu ondoren, bost finalistetako bat izan zen. Azkenean, lehen finalista izan zen eta Miss Simpatía saria irabazi zuen.[5]

Arrakasta Mexikon

Edertasun-lehiaketetan izandako esperientziaren ostean, Claudio Mexikora joan zen El Pantera telesailean lan egitera. Véngache pa'cá eta Venga la Alegría elkarrizketa-saioetako erreportaria eta aurkezlea ere izan da.[1] Modelo lanetan, Max eta H aldizkari ezagunen azalean agertu da. Era berean, Mexikorako eta Ameriketako Estatu Batuetako merkatu latinorako saioak gidatu ditu.[6][7] Mexikoko Exatloiko erreportari ofiziala izan zen 2018ko bigarren edizioan.[8] Gero, "Este es mi estilo" saioaren aurkezlea izan da. Saio hori, TV Aztecak transmititutako eta 2019an AcunMedya produkzio-etxe turkiarrarekin batera ekoiztutako moda nabarmentzen duen reality show bat da. Drag Queens La Más Draga-ren showaren aurkezle ere aritu zen, 2019ko apirilaren 30ean You tube bidez ikusteko aukeraz.[9]

2022an, TV Azteca-ra itzuli zen, Mexikoko "Al Límite" saioa gidatzeko, Uriel Estradarekin batera, eta, irailaren hasieratik, Carlos Quirarterekin batera. Etapa berri bati ekin zion, eta aurreko denboraldietako beste kolaboratzaile batzuk kanpoan geratu ziren.

Erreferentziak

  1. a b Nota con Vanessa Claudio TV Azteca. Consultado en marzo de 2018.
  2. Vanessa Claudio Ganadora de la Academia de VLA edicion 2016
  3. del Cefat, consultado en pag. Azteca Cefat 2011. .
  4. Profesional de Vanessa Claudio, cosultado por CMX. .
  5. Información de Vanessa Claudio Diario La Unión Digital. Consultado en marzo de 2018.
  6. Vanessa Claudio en sesión de fotos para la revista H Publímetro. Consultado en marzo de 2018.
  7. Profesional de Vanessa Claudio, consultado por CMX. .
  8. Reportera Oficial del Exatlon edicion 2018, Vanessa Claudio
  9. Consultado por el Diario Heraldo de Mexico 2019[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Vanessa Claudio» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7914624
  • Wd Datuak: Q7914624