Zirilo Alexandriakoa (Alexandria, c. 376 - 444) Alexandriako aitagoien eta Elizako doktorea izan zen. Haren osaba Teofiloren ondorengo izendatu zuten Alexandriako aitagoien kargurako (412). Fede ortodoxoaren aldeko suharra izan zen. 431n, Nestorioren heresia kondenatzearen alde agertu zen Efesoko kontzilioan. Alexandriako Zirilo santuaren dotrina idatzia Jesukristoren gorputz-hartzeari (gizon egiteari) buruzkoa izan zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zirilo Alexandriakoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.