Gatzalbide

Gatzalbide
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea01009
Geografia
Koordenatuak42°51′25″N 2°41′00″W / 42.8569°N 2.6833°W / 42.8569; -2.6833
Demografia
Biztanleria2.147 (2023)

Gatzalbide[1] Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren ipar-mendebaldean dago; iparraldean Arriaga-Lakuako auzoarekin egiten du muga, ekialdean Pilar auzoarekin eta hegoaldean Txagorritxuko auzoarekin.

Gatzalbide hiriko auzo txikienetakoa da, 1970eko hamarkadan zehar eraiki zen. Udalaren eta Gasteizko eta Arabako aurrezki kutxen laguntzaz eraiki ziren etxebizitzak. Gasteizko hiriaren iparraldeko irteeraren ondoan zegoen, baina 1980ko hamarkadatik aurrera Arriaga-Lakuako auzo berria garatu zen Gazalbideren iparraldean.

Jakingarriak

Gatzalbideko auzoan Jesus Guridi Kontserbatorioa eta Luis Dorao Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe publikoa daude. Auzoaren erdian kokatuta, Gatzalbide merkataritza gunea dago: saltokiak, tabernak, lonjak eta elkarteak batzen dituen espazioa. Gasteizko tranbiaren Txagorritxu, Euskal Herria eta Honduras geltokiak Gazalbide auzoan daude. Auzoaren iparraldean Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia eta Gasteizko autobus geltokia daude, eta mendebaldean Txagorritxu Ospitalea.

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Henrike Knörr, Elena Martínez de Madina. Gasteizko Toponimia I. Ciudad/Hiria. (Noiz kontsultatua: 2024-8-17).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q574278
  • Wd Datuak: Q574278


Gasteiz Gasteizko auzoak Gasteiz

AbetxukuAdurtza • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • AranbizkarraArantzabelaAriznabarraArriaga-LakuaBabesgabeak • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Gatzalbide • Goikolarra • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • JudimendiKoroatzea • Lovaina • Mendizorrotza • PilarSalburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • TxagorritxuZabalgana • Zabalgunea • Zaramaga