Zabalgana

Zabalgana
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′44″N 2°42′10″W / 42.845513°N 2.702723°W / 42.845513; -2.702723
Demografia
Biztanleria29.393 (2023)

Zabalgana Gasteizko auzoa da. 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Zabalgana deitu zen hiri-hedapenaren bidez garatu zen. Iparraldean Sansomendi auzoa eta Ehari herriak ditu, hegoaldean Armentia, ekialdean Ariznabarra eta mendebaldean Zuhatzu herriaren inguruko nekazaritza-lurrak eta Zabalganeko parkea.

Auzoa sei sektoreren bidez garatu zen: Borinbizkarra, Ipar Zabalgana, Hego Zabalgana, Elejalde, Aldaia eta Mariturri.

Auzoaren erditik Ehari (edo Perretxin) erreka izandakoaren ubidea igarotzen da. Gaur egun ubideak ez darama ur handirik, errekaren ur gehienak estolderia-sistemaren bidez bideratzen baitira Zadorra ibairaino. Zarauna errekak ere auzoaren mendebaldea zeharkatzen du, Perretxin errekarekin bat egin arte.

Ikus, gainera

  • Zabalgana (hiri-hedapena)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q560002
  • Commonscat Multimedia: Zabalgana / Q560002

  • Lekuak
  • OSM: 6407672
  • Wd Datuak: Q560002
  • Commonscat Multimedia: Zabalgana / Q560002


Gasteiz Gasteizko auzoak Gasteiz

Abetxuku • Goikolarra • Adurtza • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • AranbizkarraArantzabelaAriznabarraArriaga-LakuaBabesgabeak • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Gazalbide • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • JudimendiKoroatzea • Lovaina • Mendizorrotza • PilarSalburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgunea • Zaramaga