Gure Aitaren Etxea
Gure Aitaren Etxea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Eduardo Txillida |
Sorrera-urtea | 1988 |
Honen izena darama | Nire aitaren etxea defendituko dut |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hormigoia eta altzairua |
Dimentsioak | 7 () × 5 () m |
Genero artistikoa | arte publikoa eta arte abstraktua |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Gernika-Lumo |
Koordenatuak | 43°18′53″N 2°40′51″W / 43.3148°N 2.6807°W / 43.3148; -2.6807 |
Gure Aitaren Etxea Eduardo Txillidaren eskultura memorial bat da, Gernikan kokatua, 1937ko bonbardaketaren oroigarri.
Ezaugarriak
1987an burutu zen obra Txillidaren Hernaniko Zabalaga etxean[1], baina hurrengo urtean kokatu zen Gernikan, Gernikako Arbolatik gertuko parke batean. Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egin zuen Txillidak lana, eta Jose Antonio Ardanza lehendakariak inauguratu zuen[2]. Izenburuak erreferentzia egiten dio Gabriel Arestiren poema ezagun bati, Nire aitaren etxea defendituko dut.[3]
Hormigoizko egitura handi bat da, 7 metroko garaierakoa, semizirkularra, eta 18 metro inguruko perimetroaren erdian altzairuzko beste elementu batek osatzen du eskultura. Dagoen puntutik, Santimemiñeko leizearen ingurunea ere ikusten da[3].
1990. urtean, Gure Aitaren Etxetik gertu, beste eskultura monumental bat ezarri zen, Henry Mooreren Large figure in a shelter (irudi handi bat babeslekuan), 1960ko lana[4]. 1991ean bi eskulturen inguruan egokitu ziren, eta inguruaren Europako Herrien Parkea eman zitzaion izena[5].
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1987-11-05). «Chillida presenta su escultura "Gure aitaren etxea", un homenaje al pueblo vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1988-04-27). «Inaugurada en Gernika la obra conmemorativa de Chillida» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
- ↑ a b «forma begiradan: Eduardo Chillida, Gure aitaren etxea» www.formabegiradan.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1989-10-04). «Una escultura de Henry Moore para Gernika» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
- ↑ «Gautegiz Arteagako Udala - Europako herrien Parkea (Henry Moore eta Chillidaren eskulturak)» www.gautegizarteaga.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- Datuak: Q19311184
- Multimedia: Eduardo Chillida Guernica Memorial / Q19311184