Iñaki Maritxalar

Iñaki Maritxalar

Bizitza
JaiotzaAltza eta Donostia, 1950 (73/74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Oskarbi
    Mariñelaren kontrapasa
    Mendira naiz
    Guek ajutu ez dugu (abestia)
KidetzaOskarbi

Iñaki Maritxalar (Altza, 1950) euskal abeslari eta musikaria da, Oskarbi taldeko sortzaile eta kidea 1966tik izanik euskal kantagintza berrian dihardu, eta Ez Dok Amairuko kide izan zen.[1][2][3]

Iñaki eta Trekuren artean eman diote segida eta lotura Oskarbiren 50 urte pasatxoko bide luzeari. Iñaki musika atalean aritu da gehienetan, sorkuntzan, gitarraren aldamenean; Treku, aldiz, kantaldiak gauzatzen, hitzak moldatzen eta taldearen antolatzaile eta ekoizle-lanetan. Taldearen norabidea eta euskaltasuna babesten biek alde berean izan dira beti.[1]

Ez dok Amairu taldearen Baga̠ Biga Higa sentikariko kide batzuk 1970an. Zutik eskuineko laugarrena da.[3]


Oskarbi taldearen kantaldietan gitarra eta ahotsarekin parte hartzen du. Tenorea da bera, eta kantuen edozein ahots egiteko gai. Bestalde, musikarako belarri ezin hobea duenez doinu bat entzun eta berehala ateratzen du gitarrarekin. Inprobisatzeko joera izugarriak ere baditu. Oskarbiren kantu askoren melodia eta ahotsen sortzailea da, Oskarbiren zutabeetako bat.[1]

Biografia

Oskarbi 1969an.

Don Bosco ikastetxean egin zituen Maisutza Industrialeko ikasketak. Txikitatik hasi zen kantuan Don Bosco ikastetxeko Eskolanian. Eskolania desegin zenean Oskarbiren sortzaileetako bat izan zen eta harrezkero bertan darrai 50 urte pasatxo.[1]

Diskografia

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairu eta XX. mendeko kantagintza
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairuren Baga, Biga, Higa... sentikaria azaltzen duen bideoa.

Honako 12 album hauek argitaratu dituzte:[1][2]

  1. Oskarbi (1969, Herri Gogoa)
  2. Abesti zaharrak eta berriak (1970, Herri Gogoa)
  3. Eskutari (1972, Herri Gogoa)
  4. Olentzero (1976, Herri Gogoa)
  5. Hitz urri batzuk (1976, Herri Gogoa)
  6. Euskara eta txakolina (1979, Elkar)
  7. Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 (2004, Elkar)
  8. ... CD bikoitza izan zen
  9. Olentzero (2008, Elkar)
  10. Xirimiri (2012, Elkar) Herri kantak eta kantu berriak tartekatuta agertzen dira, baina herri kanta gehienak ere inoiz grabatu gabeak dira. Kantu berrien artean, Jose Luis Treku, Xabier Lete eta Bitoriano Gandiagaren poemetan oinarritutakoak daude: Xirimiri, Gabon hitzak eta Kuku hurrenez hurren.[4]
  11. Mendira naiz (2016, Elkar)
  12. Kantua zuei (2021, Elkar)

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat «Iñaki Maritxalar» artikulutik hartua da. Artikulu hark Gontzal Agote du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
  1. a b c d e Treku, Joxelu. (2017). Doinu zaharren haritik euskal kantu berriaren bidean : (Oskarbi taldea 1966-2017) /. Ba Dok Oskarbi Musika Elkartea, ISBN 978-84-697-3146-8. (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).
  2. a b «Oskarbi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  3. a b Apaolaza Avila, Urko. (2020-11-08). «Iluntasunaren aurrean, kantuaren arnasa» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  4. Zabala, Juan Luis. «Oskarbik kantu berriekin osatutako diskoa plazaratu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Androkanto abestia entzun. 10. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
  • Esperantzari Leiho bat abestia entzun. 13. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
  • Marinela abestia entzun. 11. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
  • Mendira naiz abestia entzun. 12. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
  • Soin berriko koplak abestia entzun. 7. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
  • Androkanto abestia entzun. Oskarbi: gaia, Youtube
  • Esperantzari leiho bat abestia. Oskarbi: gaia, Youtube
  • Marinela abestia entzun. Oskarbi: gaia, Youtube
  • Mendira naiz abestia entzun. Oskarbi: gaia, Youtube
  • Soin berriko koplak abestia entzun. Oskarbi: gaia, Youtube
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q125915974
  • Wd Datuak: Q125915974