Kanadako landa poni

Kanadako landa ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Kanada  Ameriketako Estatu Batuak

Kanadako landa ponia, (ingelesez Canadian Rustic Pony), Kanadako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina txikia zein ezaugarriak direla eta, arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.

Abere hauek bereziki Kanadako mendebaldeko Saskatchewan eta Manitoba probintzietan hedatzen dira. Poni hauek hainbat zaldi arrazen arteko nahasketaren ondorio dira[1]. Heck zaldien eta aldez aurretik arabiar zaldiekin gurutzatutako galesdar ponien arteko nahasketak, hain zuzen. Geroztik Kanadako baldintza ekologikoetara moldatuz joan dira arraza honetako poniak.

Arrazaren historia

Kanadako landa ponia Manitobako Peter Neufeld doktoreak joan den mendean sortutako arraza da[2]. Arraza sortzeko Neufeldek Atlantako zoologikoan zeuden heck zaldiak erabili zituen. Abere hauek aldez aurretik arabiar zaldiekin gurutzatutako galesdar poniekin gurutzatu zituen.

1989ko urtarrilaren 23an Canadian Rustic Pony Association sortu zuten arraza kudeatzeko, Canadian federal Animal Pedigree Act dekakoaren agindupean kokatuz. "Bill C-67" dira bere siglak. Hala ere, 1978tik Kanadako landa ponientzako erregistro bat irekita zegoen Ameriketako Estatu Batuetan. 72 poni erregistratu zituzten hasieran eta aukera egon zen abereak aldi berean Kanadan eta Ameriketako Estatu Batuetan erregistratzeko. Abere jabe askok halaxe egin zuten.

Arraza ez zegoen Manitoba eta Saskatchewan probintzietatik haratago zabalduta 1989en urteko irailean, baina poni hauen sortzaileak espero zuten egoera aldatzea zaldi hazle gehiagok arraza ezagutu orduko[3].

Ezaugarriak

  • Altuera soin gurutzera 127 eta 137 cm artean.
  • Izaeraz arabiar zaldiaren antzekoa da.
  • Ilajearen kolorei dagokienez zuri-beltzak izan daitezke, Isabelle, dun zein gaztain kolorekoak izaten ohi dira abelburuak.
  • Askotan jatorrizko zaldi markak dauzkate, hau da, zebra-marrak hanketan eta mando-marra bizkarrean. Zurda partzialki tenteak izaten ohi dituzte baita ere.
  • Aurpegi soslai zuzena edo apur bat ahurra da. Baraila nabarmena da.

Erreferentziak

  1. http://www.theequinest.com/breeds/canadian-rustic-pony/
  2. http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/tarpan/
  3. Hendricks, Bonnie. International Encyclopedia of Horse Breeds. University of Oklahoma Press. 103–104 orrialdeak. ISBN 978-0-8061-3884-8.

Kanpo estekak

  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko
arrazakEuropako
arrazak
Ameriketako
arrazak
Asiako
arrazak
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Desagertutako
arraza
etxekotuak
Antzinako
zaldi arraza basatiakDesagertutako historiaurreko
zaldi arrazakDesagertutako historiaurreko
ekido espezie eta azpiespezieak
  • (Denak desagertuak, przewalski zaldia izan ezik)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2935808
  • Commonscat Multimedia: Canadian rustic pony / Q2935808

  • Wd Datuak: Q2935808
  • Commonscat Multimedia: Canadian rustic pony / Q2935808

Argazki galeria