Sorraia

Sorraia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Portugal

Sorraia zaldia Portugaleko bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik, sorraia arraza ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Portugaleko antzinako zaldi arraza da. Bere jatorrizko hedapen eremua Sor eta Raia ibaien arteko lurretan kokatzen da. Coruche hiriko zakardian zehazki. Azken aleak bertan zeuden joan den mendearen hastapenetan. Ruy d´Andrade zaldi zaleak aurkitu zituen bertan 1920. urtean.

Sorraia arraza Iberiar Penintsulan hedatuta zeuden antzineko tarpanetan dauka jatorria eta haibat adituez zera azpimarratzen dute; sorraiek Ipar Mediterraneoko eta Iberiar Penintsulako zenbait gunetako labar artean agertzen diren zaldiekiko antzekotasuna[2].

Bere eragina nabarmena da Iberiar Penintsulako hegoaldeko bertako hainbat zaldi arrazetan. Esate baterako lusitaniar zaldian[3].

Sorraia zaldiek antzinako ekido arrazen zenbait ezaigarri dauzkate, hala nola zebra marrak, mando- marrak eta dun kolorearen beste hainbat ezaugarri.

Sorraia gaur egun bere berezitasunengatik mantentzen da, nahiz eta zela zaldi bezala edo zalgurdietatik tiratzeko erabiltzen den ere. Bereziki bere ilajearen kolorea da bitxia eta interesgarria. Populazioa oso txikia da eta ez ditu ehunka abelburu baino gehiago biltzen. Abere gehienak Portugalen eta Alemanian daude, eta batzuk Frantziara, Kanadara eta Brasilera esportatu dira.

Etimologia

Arrazaren jatorrizko hedapen eremua Sor eta Raia ibaien arteko lurretan kokatzen da, handik hartzen du Sorraia izena. Arrazaren aurkitzailea izan zen Ruy d´Andradek eman zion izena arrazari[4].

Arrazaren historia

Sorraia arraza tarpanaren ondorengo zuzena da. Egungo sorraia zaldiek antza handia daukate Mediterraneo bazterrean aurkitutako zenbait labar pinturekin[5]. Arrazaren sorrera Iberiar Penintsulako hego-mendebal aldean kokatzen da. Bere arbaso zuzena holozenoan etxekotuta egon zitekeen Equus caballus antunensi izan zen.

Batzuek garai batean Iberiar Penintsulan hedatutako zebra edo enzebro delako ekido basatia sorraiekin lotzen dute. Sorraia enzebro hauen ondorengo zuzena izango litzateke.

Antza Holozenoan hiru zaldi mota zeuden Iberiar penintsulan. Iparraldean eta Pirinioetako zaldiek egungo garrano zaldiaren, pottokaren, asturkoi eta abarren arbasoa litzateke. Penintsulako goi ordokietan eta barneko mendi multzoetan Gaztelako behoka arrazen eta egungo Ordunteko behorren arbasoa, Zeltiberiarren "Thieldon"en arbasoak. Azkenak, eta hauek sorraien arbasoak lirateke, Penintsulako hego eta mendebaldean zabaltzen ziren[6].

Ruy d'Andrade agronomo eta zaldi zaleak aurkitu zuen arraza 1920.en urtean eta aurreneko urratsak eman zituen babesteko. Arraza berreskuratzeko hasierako taldea txikia izan zen eta sorraiak botila lepo nabarmen bat jasan zuen. Egungo sorraiak oso abere gutxitik datoz eta beraz euren dibertsitate genetikoa txikia da eta abereek ugalkortasun ezaren arazoak jasaten dituzte.

Erabilerak

Sorraia, tradizionalki, zalgurdietatik tiratzeko, karga arina arnesarekin garraiatzeko zein zela zalditzat erabili izan da. Oso zaldi preziatuak ziren eskualdeko abeltzain eta artzainentzat.

Arrazaren ezaugarriak

Zaldi baten burua
  • Antzineko ekido arrazen ezaugarri asko dauka. Mando-lerroa bizkarrean eta zebra-marrak hanketan, edota hanken beheko partea iluna.
  • Altuera soin gurutzera: 1,45-1,50 metro artean.
  • Burua zorrotza eta arteza.
  • Belarri txitxi eta mugikorrak.

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian [1]
  2. (Gaztelaniaz)El caballo silvestre en la Peninsula Iberica. SOS caballo losino. [2]
  3. (Ingelesez) Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 74. ISBN 9728387202.
  4. https://web.archive.org/web/20080506054240/http://www.equiworld.net/uk/horsecare/Breeds/sorraia/index.htm
  5. http://gladius.revistas.csic.es/index.php/gladius/article/viewFile/28/29
  6. http://www.soscaballolosino.com/texto1.html

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Arrazari buruzko WEB horrialdea
  • Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 74. ISBN 9728387202.
  • Hendricks, Bonnie (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds (Paperback ed.). University of Oklahoma Press. pp. 384–385. ISBN 9780806138848.
  • Bongianni, Maurizio (editor) (1988). Simon & Schuster's Guide to Horses and Ponies. New York, NY: Simon & Schuster, Inc.. p. 154. ISBN 0671660683.
  • Oelke, Hardy. "Sorraia Characteristics:SMS Standard of Perfection". Sorraia Mustang Studbook. Hardy Oelke. http://www.spanish-mustang.org/SorraiaMustang/SorraiaMustangStudbook.html. Retrieved 2011-10-30.
  • Luís, Christina, E. Gus Cothran, and Maria do Mar Oom (2007). "Inbreeding and Genetic Structure in the Endangered Sorraia Horse Breed: Implications for its Conservation and Management". Journal of Heredity 98 (3): 232–237. doi:10.1093/jhered/esm009. PMID 17404326. http://jhered.oxfordjournals.org/cgi/content/full/98/3/232. Retrieved 2008-12-19.
  • Sponenberg, Dan Phillip (2003). Equine Color Genetics. Blackwell Publishing. pp. 29, 38. ISBN 081380759X.
  • "About the breed". Norwegian Fjord Horse Registry. http://www.nfhr.com/catalog/index.php?aboutthebreed=1. Retrieved 2008-12-30.
  • Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 70. ISBN 9728387202.
  • d'Andrade, R (1945). "Sorraia.". Boletim Pecuário 13: 1–13.
  • Jordana, J; Parés PM (1999). "Relaciones genéticas entre razas ibéricas de caballos utilizando caracteres morfológicos. Prototipos raciales.". AGRI 26: 75–94. https://web.archive.org/web/20110907224746/http://www.rac.uab.es/bibliografia/articles/AHP/AGRI.pdf.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q927650
  • Commonscat Multimedia: Sorraia / Q927650

  • Wd Datuak: Q927650
  • Commonscat Multimedia: Sorraia / Q927650


  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko
arrazak
Europako
arrazak
Ameriketako
arrazak
Asiako
arrazak
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Desagertutako
arraza
etxekotuak
Antzinako
zaldi arraza basatiak
Desagertutako historiaurreko
zaldi arrazak
Desagertutako historiaurreko
ekido espezie eta azpiespezieak
  • (Denak desagertuak, przewalski zaldia izan ezik)