Mendiola (Gasteiz)

Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendiola».
Mendiola
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak42°49′03″N 2°39′07″W / 42.8175°N 2.6519°W / 42.8175; -2.6519
Demografia
Biztanleria237 (2019)

Mendiola Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 574 metroko garaieran dago, hiriaren hegoaldean, Olarizuko muinoaren magalean.

Demografia

Mendiolako biztanleria

Arkatzako zirkuitua

Mendiolan dago Arkatzako zirkuitua, ibilgailu motordunen lasterketetarako erabilitako 990 metroko lurrezko pista bat. Gasteizko Udalak birmoldatu eta prestatu nahi izan zuen, baina asmoa ez zen aurrera atera, hango lurrak kutsaduraz garbitzea garestiegia zela eta.[1][2]

Herritarrek gogor kritikatu dute zirkuitua, legez kanpokoa delako. Basogintzako balioa duten lurretan dago, nekazaritzako paisaia balioa duen eta azaleko uren babes berezia duen eremu batean. Administrazio publikoek zirkuitua eraikitzen utzi zuten, inolako kontrolik edo ingurumen txostenik gabe.[3]

Zabortegi ohia

Era berean, Mendiolako zabortegi ohiak herritarren kexua eragin du, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen inbentarioan[4] oraindik sartu ez dutelako. Mendiolako Administrazio Batzarreko buru Koldo Camonek salatu duenez, Gasteizko Udalak betebehar hori ez du bete, eta zabortegia ofizialki itxi eta gero ere, ez zuten estali, eta kontrolik gabe funtziona zezan utzi zuten.[3]

Erreferentziak

  1. Iosu Cueto: «PSE y PNV pactan mejorar el circuito de Mendiola para atajar las carreras ilegales», El Correo, 2007-11-28.
  2. Iosu Cueto: «El Ayuntamiento estudia construir un circuito en Júndiz en lugar de Mendiola», El Correo, 2010-04-20.
  3. a b Francisco Góngora: «La junta de Mendiola insiste en el cierre del circuito de coches», El Correo, 2010-11-02.
  4. Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioa, Euskal Autonomia Erkidegokoa[Betiko hautsitako esteka].

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q630623
  • Commonscat Multimedia: Mendiola, Vitoria-Gasteiz / Q630623

  • Wd Datuak: Q630623
  • Commonscat Multimedia: Mendiola, Vitoria-Gasteiz / Q630623


Gasteizko herriak: Mendiola (Gasteiz)

Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • ArgandoñaAriñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • BerroztegietaBetoñuBillafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • ErretanaEskibelEztarroaForondaGamarraGamarragutxiaGamizGardelegi • Gaztelu • GereñaGobeuGometxaIhurreIlarratzaJungituKrispiña • Lasarte • Legarda • LermandaLopidaLubinao • Mandoia • Margarita • MartiodaMataukuMendiguren • Mendiola • Mendoza • MiñaoMiñaogutxiaMonasteriogurenOreitia • Otazu • OtobarrenOtogoienSubillaUribarri ArratzuaUribarri DibiñaUribarri Nagusia • Zerio • ZuhatzuZumeltzu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa