Tanttaka Teatroa

Tanttaka Teatroa
Datuak
Motaantzerki konpainia
Historia
Sorrera1983

Tanttaka Teatroa antzerki-talde gipuzkoarra da, 1983an sortua.

Ibilbidea

Sortu zenetik 2000. urtera arte hemeretzi produkzio taularatu zituzten, estilo arras desberdinekoak guztiak ere. Besteak beste, Agur Eire Agur, Flaminio, Adagio Violentísimo, Como Hansel y Gretel eta Todas culpables muntaiak taularatu dituzte. Arrakasta handia izan duten proiektuak jarri ditu abian talde honek, hala nola 1996an estreinatu eta 2000. urtean 600.000 ikusle baino gehiago izan ondoren Max saria lortu zuen El Florido pensil lana. Andrés Sopeñaren liburua oinarri du antzezlan horrek, eta frankismoaren garaiko eskola eta ohiturak taularatzen dira euskaraz eta gaztelaniazko bertsio bikoitzean, Fernando Bernués eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. Ikusle gehien erakarri dituen Euskal Herriko antzezlana izan da.

Tanttaka Teatroak bospasei lan zeuzkan ikusgai aldi berean 2000. urtean, eta haietan ziharduten lanean hainbat eta hainbat lehen mailako euskal aktore: Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia (Donostia, 2005ean hila), Kike Diaz de Rada, Isidoro Fernández, Ramon Agirre, Paco Sagarzazu, Joseba Apaolaza, Patxi Barko, Niko Lizeaga, Teresa Calo, Idoia Sagarzazu, Aizpea Goenaga, besteak beste. Muntaia horien artean aipa daitezke Todo Shakespeare (o casi), lan estatubatuar baten egokitzapena, Patxi Barkok eta Carlos Zabalak egina; Jugando con papá-Aitarekin jolasean, Pep Antón Gómezek zuzendua; 1998an estreinatutako Dakota, Josep Maria Mestresek zuzendua, edota konpainiaren beste hainbat lan bezala Fernando Bernuesek zuzendutako Chiquilladas-Umekeriak. 2000. urtean El pianista del océano-Ozeanoko pianista lana estreinatu zuten, Alessando Barico idazle italiarrak antzerkirako idatziriko aurreneko obra. Fernando Bernuesen zuzendaritzapean eta Iñaki Salvadorren musikaz, Jose Ramon Soroizek eta Kike Diaz de Radak zuten obra horretan paper nagusia, euskarazko bertsioan batak eta gaztelerazkoan besteak.

2008an, Hnuy illa... ikuskizuna sortu zuen Kukai dantza konpainiarekin, antzerkia eta dantza uztartuz, Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarriturik.[1]

Gaur egun 16 antzezlan dituzte Antzokietan.

Lanen zerrenda

  • Agur Eire, Agur...
  • Flaminio (opera bufoa)
  • Adagio violentíssimo
  • Zilbor Hestea
  • Kontuz, maite zaitut
  • Hansel eta Gretel
  • Todas culpables
  • Denak errudun (Pere Sagistrá, 1994)
  • Umekeriak (Rymond Cousse, 1995)
  • El Florido Pensil (Andrés Sopeña, 1996)
  • Shakespeare Osoa (gutxi gorabehera) (Adam Long, Daniel Singer eta Jess Winfield, 1997)
  • Dakota (Jordi Galcerán, 1998)
  • Aitarekin jolasean (Ionesco, 1998)
  • Hor dago koxka (2000)
  • Errudun jaioak (2001)
  • Ekaitz txorien eskua (2002)
  • 1937 Gogoaren bidezidorretatik (2002)
  • Ezezaguna helbide honetan (2004)
  • Tramankuluak(2005)
  • Otehitzari biraka (2005)
  • Emakumeak izarapean (2007)
  • Carta d´una desconeguda (2007)
  • Denboraren museoa (2007)
  • Arrainen bazka (2008)
  • Hnuy illa (2008)
  • Tatami (2009)
  • La mujer justa (2010)
  • Ipar Haizearen kontra (2011)
  • Kafka eta panpina bidaiaria (2011)
  • Bejondaigula (2012)
  • Komunikazioa Inkomunikazioa (2013)
  • Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan) (2014)
  • Barealdi Magikoa (2014)
  • Testosterona (2014)
  • Kreditua (2015)
  • Muxua (2015)
  • El Florido Pensil (neskak) (2016)
  • Mi suicidio (2016)
  • Soinujolearen semea (2016)
  • Gauerdian (2016)
  • No me hagas daño (2016)
  • Muxua (2017)
  • Soka (2017)
  • Giltzadun etxea (2017)
  • Izoztutako haizea bezala (2018)

2024an antzezlan hauek eskaintzen zituzten:[2] Emakume Baten Borroka eta Metamorfosia[3], Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez, Esnearen Kolorekoa, Semea pixka bat motelago dabil soilik, Sexberdinak, Ameriketako Bidaia, Iparragirre, Utzi zure mezua seinalearen ondoren, Uda Gaueko Ametsa.

Sariak eta errekonozimenduak

Urtea Saria Antzezlana Ekoizlea idazlea Zuzendaria Aktoreak
2024[4] Donostia Antzerki Saria Sexberdinak[5] Tanttaka Kepa Errasti,

Telmo Irureta

Mireia Gabilondo Aitziber Garmendia,

Telmo Irureta

2008 Donostia Antzerki Saria Emakumeak izarapean[6] Tanttaka Mireia Gabilondo eta Lurdes Bañuelos Mireia Gabilondo Pilar Rodriguez, Teresa Calo, Sara Cozar, Beatriz Martinez de Antoñana, Aitziber Garmendia, eta Asier Hernandez
2004 Donostia Antzerki Saria 1937[4] Tanttaka - Kukai Mireia Gabilondo
2001 Donostia Antzerki Saria Ozeanoko pianista Tanttaka

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Gurrutxaga Uranga, Amagoia. «Kukaik eta Tanttakak prest dute 'Hnuy illa' berrikusia» Berria 2020-11-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  2. «Tanttaka Antzezlanak» www.tanttaka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  3. Larrañaga, Jone. «Eneko Sagardoy: "Gustatzen zait pertsonaia baten ibilkera, arnasa, begirada beste pertsonaietara eramatea"» EITB 2024-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  4. a b «24. Donostia Antzerki Saria "Sexberdinak" antzezlanarentzat» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  5. «Sexberdinak» www.tanttaka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  6. «Maindire beroen sekretuak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko antzerki taldeen zerrenda

Kanpo estekak

  • Tanttakaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12267831
  • Wd Datuak: Q12267831