Hemimycena cucullata
Hemimycena cucullata | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Hemimycena |
Espeziea | Hemimycena cucullata Singer, 1961 |
Hemimycena cucullata Mycenaceae familiako onddo espezie bat da. Ez da ohikoa Euskal Herrian. Ez da jangarria, sukalderako trinkotasun gutxikoa eta urria delako.
Sinonimoa: Mycena gypsea.
Deskribapena
Kapela: 1 eta 3 cm arteko diametrokoa, zuri matea, hasieran konikoa, gero kanpai itxurakoa eta azkenik zabaldua, baina titi kamuts bat mantenduz.
Orriak: Zuriak, estu, hasieran goranzkoak, gero horizontalak.
Hanka: 3 - 7 x 0,1 - 0,2 cm-koa, zuri matea, oinarria iletxo zuriz josia.
Haragia: Mehea, zuria eta usaingabea.[1]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia.
Jangarritasuna
Ez da jangarria, trinkotasun gutxi duelako.[2]
Nahasketa arriskua
Mycena oso antzeko bat dago, Mycena luteus da, baina hau konifera luma hondarretan jaiotzen da.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean, hostoerorkorretan, batez ere pagadietan.
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Australia eta Himalaiako eremua.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 407 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 186 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hemimycena cucullata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q10546407
- Multimedia: Hemimycena cucullata / Q10546407