Sasiboilur hori
Sasiboilur horia | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Rhizopogonaceae |
Generoa | Rhizopogon |
Espeziea | Rhizopogon luteolus Fr., 1817 |
Sasiboilur horia (Rhizopogon luteolus) Rhizopogonaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Oso gaztetan kontsumitu behar da, bere kolore horira heldu aurretik. Antzinatik entsaladetan, plantxan eta haragi gorrien hornigai gisa erabiltzen da. Gaztela-Leonen arrozari gehitzen diote edo oliotan kontserbatu.
Deskribapena
Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurakoa, giltzurrun formakoa edo patata baten antzekoa. Zurixka kolorekoa hasieran, gero hori zikina eta bukaeran oliba-marroi kolorekoa. Gainazala garatxoduna da gaztetan, zahartzean gutxiago ditu eta errezeptakuluaren oinarrian mizelio kordoi lodi batzuk ditu.
Gleba: Gaztetan zuria da, gero oliba ilun koloreko hauts bihurtzen da.[2]
Etimologia: Luteolus epitetoa latinetik dator, horixka, esan nahi duen "luteolus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
Espezie hau heldu gabe dagoenean jan daiteke, baina ez da oso preziatua.[3]
Nahasketa arriskua
Rhizopogon roseolus eta Rhizopogon vulgaris delakoekin. Mikroskopioa behar da bereizteko.
Sasoia eta lekua
Udazkenean eta neguan, pinuen basoetako leku hareatsuetan lurperatuta edo erdi lurperatuta.
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Japonia, Zeelanda Berria, Australia, Txile, Hegoafrika.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 461 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 633 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q6664472
- Multimedia: Rhizopogon luteolus / Q6664472
- Espezieak: Rhizopogon luteolus