Klitozibe erraldoi
Klitozibe erraldoia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leucopaxillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leucopaxillus giganteus Singer, 1939 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Klitozibe erraldoia (Leucopaxillus giganteus edo Clitocybe gigantea) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Nahiko jangarri ona, batez ere gaztetan, janari ugari emateaz gain, tamaina handia du. Propietate antibiotikoak eta antitumoralak ditu.
Deskribapena
Kapela: 10 eta 30 cm bitarteko diametrokoa, inbutu forman eta ertzak meheak eta biribilduak. Zuri-krema kolorekoa da eta azala pruinaduna du.
Orriak: Oso dekurrenteak eta estu, zurixkak eta gero krema kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, motza eta sendoa, kapelaren kolore berekoa.
Haragia: Lodia, gogorra, zurixka, irin freskoaren usaina du eta zapore gozoa.[2]
Etimologia: Leucopaxillus terminoa grekozko "leucos" hitzetik dator, eta zuria esan nahi du. Bere koloreagatik. Giganteus epitetoa latinetik dator eta erraldoia esan nahi du, bere tamainagatik.
Jangarritasuna
Jangarri ona.
Nahasketa arriskua
Clitocybe geotropa delakoarekin, honek azala ez du hain argia (krema kolorekoa, ez zuria), eta oin luzeagoa. Leucopaxillus candidus espeziearekin, hau gaztetan oso zuria da eta gero zuri-okrea. Leucopaxillus lepistoides jangarri bikainarekin ere nahas daiteke, honek azal zuria du eta orriak ez dute arrosa kolorea hartzen zahartzean.
Oharra: Mizeliotik hurbil dagoen belarra erre egiten dute, belarra hazten laguntzen duten hartzigarriak hiltzen dituen antibiotikoa askatzen duelako. Clitocybina da.
Sasoia eta lekua
Batzuetan udaberrian agertzen da eta berriz udazkenean hazten da, zelaietan, larreetan eta materia organikoan aberatsak diren lekuetan, basoen mugatan, koniferoen azpian etab.[3]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 317 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
Kanpo estekak
- Datuak: Q2454893
- Multimedia: Leucopaxillus giganteus / Q2454893