Sareko
Sarekoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius collinitus Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus collinitus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sareko edo pinudietako mukisarea (Cortinarius collinitus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da. Espezie hau Myxacium azpigenerokoa da, oina eta kapela likatsuak dituelako. Ezin da jan oso likatsua delako.
Deskribapena
Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, laranja-lehoi kolorekoa, likatsua, hasieran kanpai formakoa, gero laua.
Orriak: Hasieran biolazeoak, gero kanela kolorekoak.
Hanka: 5-10 x 0,8-1,5 cm-koa, gortinaren azpian tindu lila du. Oso likatsua.
Haragia: Nahiko lodia, hori argi kolorekoa, usain gutxikoa, zapore gozo samarrekoa, baina ez atsegina.[1]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Collinitus epitetoa "cóllino ungere" hitzetatik dator eta esan nahi du, koipetsua, patina koipetsu batez estalita. Likatsua delako.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[2]
Nahasketa arriskua
Cortinarius trivialis delakoarekin, honek tonu morexkako orriak ditu eta hankan ondo ikusten diren eraztun zentrokideekin eta muzilagodunekin. Cortinarius mucifluus delakoarekin ere bai, hau sendoagoa da eta gortina gutxiago du.
Sasoia eta lekua
Udazkenean izeien azpian.
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Japonia, Australia, Errusia, Taiwan eta Himalaiako eremua.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q2591152
- Multimedia: Cortinarius collinitus / Q2591152