Hygrocybe murinacea
Hygrocybe murinacea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe murinacea M.M.Moser |
Hygrocybe murinacea Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Amoniakoaren edo lixibaren usain desatseginak janezina egiten du espezie hau.
Sinonimoak: Tricholoma murinaceum, Hygrophorus murinaceus, Agaricus nitratus var. murinaceus, Gyrophila murinacea.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 7 cm arteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero laua, gris-marroi kolorekoa edo marroi zikina. Higrofanoa denbora hezean. Azala pitzatu eta hautsi egiten da eguraldi lehorrean. Ertz mehea, gardentasunez ildaskatua.
Orriak: Gris-oliba kolorekoak edo zuri grisaxkak. Lodiak, zabal, sabeldunak, untziforme-itsatsiak.
Hanka: 4 - 8 x 0,4 - 0,7 cm-koa. Batzuetan luzetara konprimatua, leuna, hauskorra, barnehutsa. Kolorea kapelarena baino argitxoagoa.
Haragia: Mehea eta hauskorra. Kolore zuri-grisaxkakoa; amoniakoaren usainarekin.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du.
Jangarritasuna
Ezin da jan amoniakoaren usain desatseginagatik.
Nahasketa arriskua
Hygrocybe unguinosa delakoarekin, hau oso likatsua da, eskuetatik ihes egiten du. Honek ez du usain txarrik
Sasoia eta lekua
Udazken aurreratuan, lur siliziodunetan eta belartsuetan.[3]
Banaketa eremua
Europa eta Quebec.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 121 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 196 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
|
---|
- Datuak: Q107749957