Lycoperdon lividum
Lycoperdon lividum | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lycoperdon |
Espeziea | Lycoperdon lividum Pers., 1809 |
Lycoperdon lividum Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ale gazteak jan daitezke. Besteak beste, bere urritasunagatik sukaldaritzarako interesik gabea.
Sinonimoak: Lycoperdon cervinum, Lycoperdon spadiceum, Lycoperdon cookey.
Deskribapena
Karpoforoa: 1,2 - 2,7 cm-ko diametrokoa, eta 1,2 - 3,5 cm-ko altuerakoa, udare formakoa, lurretik ateratzean sustraitxo mordoxkatxo bat ikusten da oinarrian. Exoperidioa garatxoz apaindura dago, eta ez eztenez. Zahartzean goialdean ireki egiten da, eta hortik ateratzen dira esporak.
Gleba: Hasieran zuria, gero marroia, kapilizio hauskor batekin.
Subgleba: Zati antzua dena, albeolatua da oin txiki batekin oinarrian eta glebatik bereizia, haien artean benetako diafragma bat egon gabe.[2]
Etimologia: Lycoperdon terminoa grezierazko "lupa de lupo" hitzetatik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Lividum epitetoa latinetik dator, "lividus" hitzetik, ubel, morexka, urdin, esan nahi du
Jangarritasuna
Ale gazteak jan daitezke, baina helduak ez dira jangarriak.[3]
Nahasketa arriskua
Espezie hau nahastezina da exoperidioan harea duelako.
Sasoia eta lekua
Espezie nahiko arraroa, udan eta udazkenean sortzen da Atlantikoko kostaldeko dunetan.
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Uzbekistan, Nepal, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 406 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 512 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q11870944
- Multimedia: Lycoperdon lividum / Q11870944